Araudi Orokorra

Arau hauek betetzen ez dituen lan oro automatikoki deskalifikatuko da.

Fast composen kasuan izan ezik (horien gaia partyan adieraziko da), beste ekoizpen guztiak aurrez prestatuta ekar daitezke, eta, hain zuzen, hori gomendatzen dugu partyaz ahalik eta gehien gozatu ahal izateko.

Lehiaketetan erabilitako materialek ez dute egile-eskubiderik izan behar, hau da, parte-hartzaileek beraiek sortuak izan behar dute.

Materialak jabari publikokoak badira, edo eratorriak sortzeko aukera duen Creative Commons, parte-hartzaileek berek erabiltzeko lizentzia baliozkotua izan behar dute (adibidez, audio- eta argazki-laginen kasuan, dagokien lizentzia izan behar dute) eta material hori erantsitako txt-an identifikatu. 

Lanak fitxategi konprimatu batean (ZIP) entregatu behar dira, erabili diren programen eta tekniken azalpen labur bat (hiru lerrokoa, gehienez ere) duen txt batekin batera.

Egile bakoitzeko lan bakarra onartuko da.

Creative Commons Attribution-NonCommercial-NoDerivs-en erabilera-baimenarekin aurkeztu behar dira lanak, baita egileak bestelako baimenen bat (edo batere ez) aipatzen badu ere. 
Originalak eta royaltyrik gabeak izan behar dute lanek, eta inongo lehiaketatara aurkeztu gabeak.

Antolatzaileek izendatutako epaimahai batek baloratuko ditu aurkeztutako lanak, hauen teknika, originaltasuna eta kalitate artistikoa irizpide nagusi direla. Eskubidea du epaimahaiak saria eman gabe uzteko, baldin eta iruditzen bazaio lanen kalitatea ez dela behar adinakoa. 

Ezin zaio apelaziorik aurkeztu epaimahaiaren erabakiari.

Lehiaketa horretan parte hartzeak berekin dakar haren arauak onartzea.

Lanen aurkezpena

Partehartzaile bakoitzak izena eman eta lana Intranetera igo beharko du, parte hartu nahi duen kategorira. Bere lana ondo igo duela egiaztatu dezake ere. 

Sari-banaketa

Sariak:

- Lehiaketek gutxieneko parte-hartzaile kopuru bat izan behar dute saria eskuratu ahal izateko. Antolakuntzak erabakiko du zein den gutxieneko parte-hartzaile kopurua.

Sariak eskudirutan:

- Dirutan emango diren sariek dagozkien atxikipenak izango dituzte indarrean dagoen legeriaren arabera. Kasuan-kasuan aplikagarri den beste edozein zeharkako zerga ere zenbatekoaren barruan dagoela joko da.

- Banku-transferentzia bidez egingo dira ordainketak. Ordainketa egiteko behar diren datuak posta elektronikoz bidali behar zaizkio ekitaldiaren antolatzaileari, adierazitako epean.

Sariak baletan:

- Posta elektronikoz bidaliko da sariaren balioa duen kode bat, eta eskaera egitean trukatu ahal izango da.

- Bidaltze-gastuak sartu gabe.

- Txartelak bi urtera iraungiko dira, entregatu diren ekitaldiaren amaiera-datatik zenbatzen hasita.

Software- edo hardware-sariak:

- Saria irabazleak berak jaso behar du sari-banaketan. Irabazleak ezin badu, aurrez izendatutako beste pertsona batek jaso dezake, baina, izendapena egiteko, idatzi bat egin behar da, irabazlearen NANarekin. Ez da software- edo hardware-saririk emango sari-banaketatik kanpo.

Apelatzeko epea

Sari-banaketara arte, kontrol-postuan; bestela, posta elektroniko bidez:

Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. - Wild Compo eta Old School Music.

Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. - Film Laburra, 3D irudiak, Irudi Digitala, Musika Digitala, Argazkien itxuraldatzea, Argazki Lehiaketa, Fast Lehiaketak (2D, 3D, Music, GIF, Laburmetraia), Bikoizketa Lehiaketa, AMV eta Begitxo Avatar Challenge.

Apelazio bat aurkezten baldin bada epe barruan, bigarren balorazio bat egingo da, zeinaren epaia apelaezina izango baita.

twitter facebook flickr youtube instagram twitch