Izen-ematea

Aurten 340 leku izango ditugu ordenagailuak jartzeko.

Sarrerak, zure etxean postu bat izateko eskubidea ematen du, gure sistemetara konektatuta.

Prezioa: 0 €

Izen-emate data: Maiatzaren 3tik aurrera. Izen-ematea egiteak EZ du lekua zihurtatzen.

Erreserba data: Osteguna,  Maiatzak 5, goizeko 10:00tan.

Erreserba egiteko epea maiatzaren 13an, ostirala, 16:00tan amaituko da.

 

Izen-emate prozesuan informazio gehiago

 

Parte hartzeko prozedura

1.- Erreserba egin:

1.1.- SARTU

Sartu sisteman. Oraindik erabiltzailerik ez baduzu, erregistratu  (sisteman erabiltzaile bat sortuta dutenek ez dute berriro alta eman behar).

1.2.- EMAN IZENA

Izen-emate epea hasita badago, ‘Erreserba’ atalean, online edizio berrirako aurretiko izen-ematea egin.

Ekitaldi presentzialeko fitxa bera da; horregatik, datu batzuk ez datoz bat ekitaldi birtualekoarekin, baina ez du garrantzirik.

1.3.- ERRESERBA

Erreserba sistema hasten denean, erreserba gauzatu. ‘Erreserba’ koadroan ‘Egin erreserba’ aukera egongo da hortarako. Une horretan, erakutsiko da erreserba 'Konfirmatua' izan den.

Erreserba-kupoa agortu bada, itxarote-zerrendan jarriko da. Toki guztiak agortu arteko erreserbak egingo dira.

2.- Discord plataforma sozialaren erabiltzailea ez bazara, deskargatu doako aplikazioa eta sortu erabiltzaile bat. Gure komunikazio-sistema izango da, eta hor bilduko gara erabiltzaile guztiok.

3.- Eskuratu online partyra sartzeko akreditazioa.

Maiatzaren 13ko 16:00tik aurrera har dezakezu online akreditazioa.

4.- Egin bat online partyarekin!

Sistemak Discord konektatuko du, eta Authorize botoian klik egin beharko duzu jarraitzeko. Partyneterako sarbide bat ere egongo da.

Gozatu Araba Encounter 9 online edizioarekin! 

 

Arazorik baldin baduzu, jar zaitez harremanetan Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.-ekin.

 

Akreditazioa:

Akreditazioa maiatzaren 13an hasiko da, ostirala, 16:00etan.

Gora itzuli

 

twitter facebook flickr youtube instagram twitch