Araba Encounter 09 online formatuan egingo da asteburu honetan, 340 plaza birtualekin eta jardueraz betetako egitarauarekin

  • Topaketa teknologiko honen bederatzigarren edizioa maiatzaren 13tik 15era gauzatuko da, eta doako hitzaldiak izango dira interesa duten guztientzat.

  • Araba Encounterren programak 30 jarduera baino gehiago biltzen ditu; besteak beste, arte digitalari, software libreari, hardwareari eta jokoei buruzko hitzaldiak eta lehiaketak.

  • Antolakuntzak Arabako Parke Teknologikoan instalatutako kontrol-unitatetik koordinatuko ditu jarduerak.

  • Euskaltel Fundazioak antolatu du bilkura, Euskaltelen, Arabako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren (SPRI Taldearen bitartez) laguntzarekin.

 

Araba Encounter 09 asteburu honetan egingo da, ostiraletik igandera, online formatuan, 340 plaza birtualekin eta jardueraz betetako programarekin. Egitarauak 30 jarduera baino gehiago biltzen ditu; besteak beste, arte digitalari, software libreari, hardwareari eta jokoei buruzko hitzaldiak eta lehiaketak.

Topaketa honek prestakuntza teknologikoari ematen dion garrantziaren ildotik, parte-hartzaileek zein interesa duten guztiek jarraitu ahal izango dituzte antolatutako hitzaldi eta tailerrak, Youtube eta Twitch bidez zabalduko baitira.

Osasun-egoera zela eta, duela hilabete batzuk, Araba Encounterren formatua zehaztu zenean, online edizio baten aldeko apustua egin zen. Hala, parte-hartzaileak euren etxeetatik konektatuko dira, eta kontrol-unitatea Arabako Teknologia Parkean kokatuko da. Ekitaldiak 340 plaza eskaini ditu, zaleek Arabako teknologia-festara batzeko aukera izan dezaten.

Encounter familiaren azken online ekitaldietan bezala, parte-hartzaileak etxetik sartu ahal izango dira partyaren hainbat eremutara, Discord plataformaren bidez, eta areto birtualak aurkituko dituzte bertan. Era berean, streaming-a izango da topaketaren ardatz. Hau da, Encounter TV saioak emango du ekimenaren berri, Twitch-en kanalaren bidez: prestakuntza-jarduerei buruzko informazioa, elkarrizketak, erreportajeak eta musika-emanaldiak bilduko ditu.

Euskaltel Fundazioak antolatu du partya, Euskaltelen, Arabako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren laguntzarekin, Spriren bitartez.

Gisa honetako topaketen ezaugarri dira partaideen arteko elkarlana, hartu-emana eta adiskidetasuna. Eta lankidetzarako bokazio horrek bat egiten du Euskaltel Fundazioaren xede nagusietako batekin: IKTen erabileraren testuinguruan pertsonen, enpresen eta ekimenen arteko lotura sortzen eta sustatzen laguntzea.

Antolatzailea

Euskaltel Fundazioa
Euskalamiga Elkartea

Ahotsa:

943-533696 (9:00-13:30 y 15:30-19:30 CET, astelehenetik ostegunera y 9:00-13:30 ostiraletan)

Faxa:

943-533697

IRC auzo ofizialak:

IRC-Hispano
#euskal
QuakeNet
#euskal

Edozein galdererako:

olatz@euskalencounter.org

Prentsa arduraduna:

Aitor Ubarretxena. Infotres Comunicación.
943 22 45 30 / 688 92 90 88
E-mail: press@euskalencounter.org

 

twitter facebook flickr youtube instagram twitch