Araba Encounter bikain bati amaiera eman diote antolatzaileek, hurrengo Encounter topaketak aurrez aurrekoak izango direla iragarriz

  • Ekimenaren arduradunek arabar topaketaren 9. edizioan eskaini diren prestakuntza-ekintzen interesa nabarmendu dute, baita arte digitaleko, software libreko, hardwareko eta jokoetako lehiaketetan izandako parte-hartze handia ere. Gainera, zaleek pandemian hitzordu teknologiko hauekiko azaldu duten konfiantza eta leialtasuna azpimarratu dituzte, bilkurei jarraitasuna emateari esker errazagoa izango baita orain aurrez aurreko topaketetara itzultzea.

  • Sabino San Vicente Euskaltel Fundazioko zuzendariak adierazi duenez, Araba Encounterrek berriro ere agerian utzi du partaideen konpromisoa, elkarlanean aritzeko eta elkarri laguntzeko jarrera erakutsi baitute. Eta balio horiek dira, hain zuzen, Euskaltel Fundazioak antolatutako Encounter topaketen ezaugarri.

  • Datorren uztailean, Euskal Encounterren 30. edizioa egingo da BECen, berriz ere milaka parte-hartzailerekin; eta Silledako (Pontevedra) partya ere, XGN R Encounter 22, presentziala izango da.

  • Euskaltel Fundazioak antolatu du ekimena, Euskaltelen, Arabako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren (SPRI Taldearen bitartez) laguntzarekin.


Araba Encounterren bederatzigarren edizioa online egin da, eta oso balantze positiboarekin amaitu da gaur. Gainera, berri ona iragarri dute antolatzaileek: birtualki gauzatuko den azken Encounter topaketa da. Hain zuzen, Euskal Encounterren 30. edizioa BECen egingo da uztailean, eta berriz ere milaka parte-hartzaile elkartuko ditu. Gainera, XGN R Encounter 22 ere presentzialki burutuko da urrian, Silledan (Pontevedra).

Antolatzaileek oso nota ona eman diote Araba Encounter honi; izan ere, antolatutako 40tik gora jarduerak arrakastatsuak izan dira parte-hartzaileen lankidetzari esker. Online formatua presentziala bezain erakargarria ez den arren, zaleek ondo pasatzeko eta ezagutzak partekatzeko gogoa erakutsi dute beste behin ere. Horrela, Arabako hitzorduak teknologia zaleen topagune izateko helburua bete du berriro ere.

Euskaltel Fundazioko zuzendari Sabino San Vicentek adierazi duenez, Araba Encounterrek agerian utzi du partaideen konpromisoa, elkarlanean aritzeko eta elkarri laguntzeko jarrera erakutsi baitute. Eta balio horiek dira, hain zuzen, Euskaltel Fundazioak antolatutako Encounter topaketen ezaugarri. IKTek garaiotan duten protagonismoa dela eta, pertsonen, enpresen eta ekimenen arteko lotura sortzeko eta sustatzen laguntzeko xedea du telekomunikazioen euskal konpainiak.

Aipatzekoak dira 11 hitzaldi eta prestakuntza-tailerrak, zeinetan adimen artifiziala, marketin-tresna berriak, zibersegurtasuna edo bideo-jokoak bezalako gaiak jorratu dituzten adituek. Gainera, interesa dutenek eduki horiek eskuragarri izango dituzte Euskal Encounterren Youtubeko kanalean.

Arte digital, software libre, hardware eta bideo-jokoak arloetako dozenaka ekintzetan izandako parte-hartzea ere eskertu dute antolatzaileek, party presentzialen mailan mantendu baitira orokorrean. Halaber, zaleek pandemian hitzordu teknologiko hauekiko azaldu duten konfiantza eta leialtasuna azpimarratu dituzte antolatzaileek, bilkurei jarraitasuna emateari esker errazagoa izango baita orain aurrez aurreko topaketetara itzultzea.

Euskaltel Fundazioak antolatu du ekimena, Euskaltelen, Arabako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren lankidetzarekin, SPRIren bitartez. Eta kontrolgunea Arabako Parke Teknologikoan ezarri da.

Streamerren arteko lehiaketa

Azken jardunaldi honetan, arratsaldez, Araba Encounterren eta Gameguneren arteko lankidetzatik jaiotako lehiaketa gauzatuko da euskal streamer ezagunen artean. Bi taldek hartuko dute parte Valorant jokoan oinarritutako aurrez aurrekoan.
Ekitaldia streaming bidez emango da, Gameguneko Twitch kanalaren bitartez.

Parte-hartzaileak Karina Velasco (Cokarina), David Fernandez (SolidBilbao), Patricia Galdós (Mimuki), Beñat Vilarchao (LRaptor), Noel Sejas (Cr0well), Alazne Gómez (Alazne), Julio Del Mazo (Gautxori) eta Alex Robleño (AlxShow) dira.

Antolatzailea

Euskaltel Fundazioa
Euskalamiga Elkartea

Ahotsa:

943-533696 (9:00-13:30 y 15:30-19:30 CET, astelehenetik ostegunera y 9:00-13:30 ostiraletan)

Faxa:

943-533697

IRC auzo ofizialak:

IRC-Hispano
#euskal
QuakeNet
#euskal

Edozein galdererako:

olatz@euskalencounter.org

Prentsa arduraduna:

Aitor Ubarretxena. Infotres Comunicación.
943 22 45 30 / 688 92 90 88
E-mail: press@euskalencounter.org

 

twitter facebook flickr youtube instagram twitch